Etorkizuna ereiten: bertako tea, lur bizia eta komunitateak
Proiektu honen helburua tearen laborantza Euskadira hurbiltzea da. Horretarako, nekazaritza birsortzaileko praktikak erabili dira, hainbat hamarkadatako monolaborantza intentsiboen ondoren kaltetutako lurzoruak eta ekosistemak leheneratzeko. Euskal klima atlantikoa eta bertako lurraren ezaugarriak aprobetxatuz, kamelia sinensis landatzen dugu kalitate handiko te zuria, berdea, beltza eta oolong-a ekoizteko.
Ekoizpenetik haratago, biodibertsitatea berreskuratzea, lurraren osasuna hobetzea eta espazio parte-hartzaile bat eraikitzea bilatzen dugu, non pertsonek landaketan lagundu, ikasi eta ezagutza partekatu ahal izango duten. Nekazaritza eredu erresiliente eta lokalagoa sortu nahi dugu, bertatik bizi diren pertsonei laguntzeko.
ErrigoiTea 2021ean sortu zen, India eta Azoreetan eginiko bidaiez inspiraturik. Tea landatzeko formakuntza baten ondoron (Bretainian, Frantzia), proiektuaren lehen fasea hasi genuen 2022an, lehen 200 haziak ernaraziz. Urtebete berantago, 2023an, Bretainiako 500 te-zuhaixka landatu genituen Bizkaigane auzoan, Errigoitin. Horrela, lehen urratsak egin genituen.
2024an, proiektuak beste pauso bat eman zuen, landaketa handitu baitzuen georgiar jatorriko 1.000 landare berrirekin. Landaketaren bideragarritasuna tokiko klimari esker berretsi zen, tea ekoizten duten Europako beste zonalde batzuetakoaren antzekoa, hala nola Bretainia, Galizia eta Iparraldekoa.
Euskal Herriko klima atlantikoak, urtean 1.000-2.000 mm euri eta 10-20 ° C arteko tenperatura leunekin, baldintza ezin hobeak eskaintzen ditu camellia sinensis landatzeko. Europako onenak omen. Izan ere, Eukal Herria beti izan da cameliaren lurralde bat : kamelia arruntaren ahaide hurbila (Camellia japónica), belaunaldiak daramatza Euskal Herriko lorategi eta baserrietan hazten. Hezetasuna, tenperatura ertainak eta lurzoru pixka bat azidoak konbinatzeak te landare sendo eta osasuntsuak garatzea errazten du. Erlazio natural horrek erakusten digu camellia gure paisaiaren parte izan dela beti.
Euskadiko lurzoru azidoek kalitate handiko tea ekoizten laguntzen dute, inportazioen beharra ezabatuz. Tokiko baldintza horiekin, ezohiko barietateak landu ditzakegu, kanpoko iturrien mende egon gabe.
Dena Ooty-n hasi zen, Tamil Nadu estatuan dagoen mendialdean, Indiako hegoaldean. Ramjaj Tea Estateko egonaldi batean, te landaketen edertasunarekin lilura, beren uhin leunekin! Lehenengo haziak handik ekarririk, lehen entseguak egin nituen Barrikan.
Dena Ooty-n hasi zen, Tamil Nadu estatuan dagoen mendialdean, Indiako hegoaldean. Ramjaj Tea Estateko egonaldi batean, te landaketen edertasunarekin lilura, beren uhin leunekin! Lehenengo haziak handik ekarririk, lehen entseguak egin nituen Barrikan.
1.000 landare berri, Georgiatik originalak. Eskala-aldaketa bat da eta lanak laster gainditzen nau! Eskerrak lagunak, familia eta bizilagunak laguntzeko prest direla. Urte berean Galesera joan nintzen bertako landaketak eta transformazio prozesuak ikustera.
Barrikan (Bizkaia) landaketa berriak forma hartzen du. Landaketa berri horrek ia hektare bat badu, zati batean haritzez estalia. Ipar-ekialdera begira dago eta Kantauri itsasoko erlaitzetatik 2 kilometrora.
Menua