ErrigoiTea

Amets bat loratzen ari da Euskal Herrian: kalitate handiko  lehen tea landatzea Bizkaian

Euskadiko bihotzean te birsortzailea landatzen

Gure lurrean, tokiko nekazaritza-eredu erresilienteagoa sustatzeko helburuarekin sortu da proiektu hau. Tearen laborantzaren bitartez, lurzoruaren osasuna berreskuratzea eta ekosistemak lehengoratzea nahi dugu. Gure klima atlantikoa eta lurraren ezaugarri bereziak aprobetxatuz, camellia sinensis lantzen dugu modu organikoan, te zuria, berdea, beltza eta oolong-a ekoizteko.

Tokiko eredu parte-hartzailea, tearen laborantza eraldatzeko

Bizitzen ari garen aldaketa azkarren aurrean, proeiktu honen helburua da tokiko komunitateak sendotzea. Hori lortzeko, tokiko te-ekoizpena (munduan gehien kontsumitzen den edaria) hurbildu nahi dugu. Gaur egun, teak 13.000 kilometro baino gehiago bidaiatzen du Asiatik gureraino, eredu erabat jasangaitza. Azken hamarkadetan, pinuen eta eukaliptoen monolaborantzak kalde handia egin dio gure lurrari.
Praktika birsortzaileen bidez, kaltetutako lurzoruak  eta ekosistemak lehengoratu nahi ditugu, komunitate proiektu irekia eraikitzen dugun bitartean: nahi duenak hurbildu ahalko  da landaketa ezagutzera eta bere tea lantzera. 

Birsortze-praktiken bidez, kaltetutako lurzoruak eta ekosistemak lehengoratu nahi ditugu, parte hartzeko proiektu irekia eraikitzen dugun bitartean: edozein pertsona hurbildu ahal izango da landaketan laguntzera, bere tea uztera eta tea lantzen hasi nahi dutenekin ezagutza partekatzera.

Denda

Proiektu handiak ditugu iragartzeko